XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. 1888-garren urtean Aragoi-co probintzico gure Aita batec Ameriquetaco Uruguay-tic escribitu zuan escutitz batetic, ondorengo itz oiec artzen ditugu.

T... beste asco, atzo lurra eman zitzaienac, San Inazioren ura edan ezquero, cristau onac bezela prestaturic, chit ongui ill dira: oien artean ernegatu gaizto bat, bere famili guztia atsecabeturic zeucana.

Maiz icusi dedan gauza da, San Inazioren ura azquenengo gassotasunean edaten dutenac, Fede ta debozioz Sacramentuac artuta, eriotz pozcarria eguiten dutela.

11. Asco persona San Inacioren ura edan ezquero, il ziran coleraz edo beste eritasunen batequin; il ziran ordea eriotz, on santu ta zorionecoaz, Sacramentuac artu ta sosegu ta paque gozoan: eta cristauaren azquen ona bat edo batec gauza guchitzat baldin baleuca, gogoratu bear du San Pedro Claver-en esaquera oroigarria.